Amabirjinetako pilota jaialdia jokatu zen atzo
Danbolin— 2021-09-09Amabirjinetako pilota jaialdia jokatu zen atzo arratsaldean frontoi zaharrean. Bi partida ikusteko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Amaia Aldayk eta Naroa Agirrek 17-22 irabazi zuten Iera Agirre Olatz Ruiz de Larramendiren aurka. Oier Alonsok eta Iker Egigurenek 22-13 garaitu zuten Julen Odriozolak eta Ibai Salegik osatutako bikotea.