Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Altuna III-Iztueta eta Ezkurdia-Albisu bikoteak egongo dira aurrez aurre partida nagusian eta, lehenagotik, B Ligako Egiguren V-Erostarbe eta Salaberria-Gabirondo bikoteen arteko partida jokatuko da.
Master Caixa Bank ligako partidak jokatuko dira Amabirjinetan. Irailaren 6an izango da ekitaldia, 21:15etan.
Sarrerak aldez aurretik eskuratu ahal izango dira abuztuaren 15etik aurrera. Udalak, 150 sarrera jarriko ditu salgai udaletxean eta turismo bulegoan, 30 euroko prezioan.
ARGAZKIA: baikopilota.eus