Albisteak

Amabirjinetako zekorketak iragarri dituzte

Irailaren 6an eta 8an izango dira aurtengo amabirjin jaietako zekorketak. Ostiralean, Oropesako (Toledo) Adolfo Rodriguez Montesinos ganadutegiko bi zekor toreatuko ditu Ruiz de Velasco toreatzaileak. Ordezko toreatzailea, Eduardo Rodriguez izango da. Igandean, berriz, Sergio Rollon eta bere kuadrillaren txanda izango da, eta ganadutegi bereko beste bi zekor toreatuko dituzte. Egun horretan, Miguel Bernal izango da ordezko toreatzailea.

Bi zekorketak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira. Helduentzako sarreraren prezioa 20 eurokoa izango da. Haurrek, berriz, 10 euro ordaindu beharko dituzte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide