Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Liburuaren egunak direla eta Amaia Egidazu ipuin kontalaria izan da gaur kiroldegian. 25 haur inguru bertaratu dira eta aho-zabalik igaro dute saioa. Ipuin kontaketan zeha, dantzatu eta abestu ere egin dute gozatu ederra hartuz.
Datorren astean ere izango da zertan gozatua, asteartean, “Kontaidazu ipuin bat” saioa izango da arratsaldeko 17:30ean liburutegian HHko haurrentzat, eta igandean “Zestoa zestoarren hitzetan” literatur ibilbidea, 10:30ean liburutegitik abiatuta.
Apirilan 23an da Liburuan Nazioarteko Eguna eta horren baitan antolatu ditu liburutegiak ekintza guzti hauek Euskara, Kultura eta Gazteria sailekin elkarlanean.
