Albisteak

Amaitu dituzte Arroabeko biribilgunea egiteko lanak

Arroabean N-634 eta GI-631 errepideen arteko biribilgunea egiteko lanak amaitu berri dituzte. Hiru adar ditu biribilguneak eta 50 metroko kanpo diametroa dauka. Hamasei metroko barne erradioa eta lau metroko bi errai ditu. Lau hilabete iraun du obrak eta 508.000 euroko aurrekontuarekin egin dute.

Aintzane Oiarbide, Bide Azpiegituretako foru diputatua, Mikel Uribetxeberria errepide zuzendaria, Foru Aldundiko teknikariak, Mikel Arregi Ertxin alkatea, Pili Perurena eta Ruben Alberdi EH Bilduko zinegotziak eta Garikoitz Mendizabal eta Carmelo Mendizabal EAJko zinegotziak izan ziren ostiralean biribilgunean. Arroabeko Ezkaizto auzo elkarteko zenbait kide ere gerturatu ziren eta agintariekin hizketan aritu ziren. Auzo elkarteko kideek esan zuten auzoko biribilgunearen sarrera-irteera konexioak konpondu behar direla eta bi aldeek gaia lantzeko konpromisoa hartu zuten.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide