Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo amaitu zituzten Bidezarrako horma berria egiteko lanak. Joan den azaroko euriteen ondorioz erori zen horma zaharra eta bertan egin dute berria. Udalak jakinarazi duenez, gainean hormigoizko inposta egin zaio eta birziklatutako materialarekin eginiko egur itxurako baranda jarriko du gune horretan udal brigadak.
Horma berregiteko lanen gastu ekonomikoa 28.977,43 €koa izan da eta Construcciones Egurki Eraikuntzak SL enpresak egin du.
Lanek iraun duten bitartean, Bidazarrako bizilagunek ezin izan dute etxe ondoko aparkalekurik erabili baina atzo arratsaldetik aurrra, erabilgarri daude Bidezarrako aparkalekuak.
Argazkia: Zestoako Udala