Amalda III kobako ikerketa
— 2021-10-13AMALDA-III-Zestoa–Erdi Paleolitoa
Zestoako Neanderthalak ikertzen: Iritxi da eguna ta bagoaz, ti-ta batean errekak ta zubiak zeharkatuz. Motxiletan daramazkigun tresneriak nahikoa pixatzen dute baina erraz goaz, indarrez beteta. Kobazulo hau naturan barneratua dago.
Koba magiko honetara iristeko errekak ta zubiak gainditu eta lau hanketan igo beharreko basoak zeharkatu behar ditugu. Bukaeran, 30metroko haitz punta batera armiarmak bezala igo beharra dago.
Iritsitakoan lehenen arnasa eta bihotzaren taupadak bere onera etorri behar dute eta apur bat deskantsatu ondoren indusketan jo ta ke hasten gara. Gaur ezusteko bisita bat ere izan dugu, Mikel Arregi Zestoako alkatearena.
Indusketa goreneko azaletan goaz, baina gure herrietako asken Neanderthalen arrastoak azaltzen zaizkigu. Eskerrak ematea, Joseba Rios ta Laura Sanchez arkeologoei, Antxietako lagunei ematen dizkiguten argipen tekniko guztiengatik.
Egin zaitez bazkide