Amalda III kobazuloa indusketarako prestatzen
— 2021-10-02Zestoako Neanderthalen DNAaren bila.
Iritsi dira urte guztian zain egoten garen amets egiteko egunak.
Urriaren 9an, Joseba Rios, Laura Sanchez eta beraien taldekideak indusketa lanekin hasiko dira Zestoako Amalda III kobazuloan, Erdi Paleolitoko Neanderthalen arrastoak ikertzen, Antxietakoen laguntzarekin.
Joan den aste bukaeran bideko sasiak moztu eta sokarekin esku laguntza ipini dugu.
Altsolarats bailararen bestaldetik, ‘talkiarekin’ gidatu genituen IƱigo eta Aitor taldekideak, haiek Aizarna aldetik kobara 100 metroko ‘rapel’ zuzen bat egiteko.
Praka bete lan eduki genuen, eta pentsaera ausarta zen baina bikain irten zitzaigun erronka.
Indusketarako dena prest!
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide