Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Itxaso telesaila aurkeztu zuten atzo Donostiako Zinemaldian. Amancay Gaztañaga aktore zestoarrak hartu du parte proiektuan, Jon Plazaola, Itziar Atienza, Nerea Garmendia edo Sambou Diaby aktoreekin batera. Thriller kutsua du telesailak, eta zortzi atalez osatuta dago. Gaurtik aurrera dago ikusgai Primeran plataforman.