Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren ikasturteko lehen ibilaldia egin dute gaur goizean 30 lagun inguruk. Idiakaitzeko Aztarnategira bisita egin dute, eta bertan, Antxieta arkeologia taldeko kideen eta Zaragozako Unibertsitateko ikerlarien azalpenak entzun dituzte. Herrigunera itzulita, hamaiketako ederra egin dute jubilatuen tabernan.