Albisteak

‘Amapatxa. Amets bat, bide bat’ liburua aurkeztuko du Ion Brakamontek Zestoan

Ion Brakamonte (Argazkia: Baleike)

Portale kultur elkarteak antolatuta, Amapatxa. Amets bat, bide bat liburua aurkeztuko du Ion Brakamonte zumaiarrak hilaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan, Alonderon.

Amerika zehartu zuen Brakamontek bi urtez, eta bertan bizitakoak bildu ditu  liburuan. “Pandemiagatik umezurtz geratu ziren Peruko Amazoniako Shipibo-konibo komunitateko umezurtzak eta hango emakumeen ahalduntzerako proiektuak” laguntzeko asmoa du proiektuarekin.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide