Albisteak

Amets Aranberri Txirrita Mendi Lasterketako garaile

Igandean, abuztuak 4, Altzan ospatu zen, Txirrita Mendi Lasterketako irabazlea izan zen Amets Aranberri. 16,6 km eta 720 metroko desnibela izan zuen frogak. Ordu bat, 12 minutu eta 35 segundoko markarekin lortu zuen garaipena Aranberrik.

Atsedena hartu eta bi egunetara hitz batzuk luzatu dizkigu korrikalariak.

1- Zerk bultzatu zintuen aurten Txirrita Mendi Lasterketan parte hartzera?

Aurreko urtean, mendi lasterketa hau streaming bidez bota zuten eta nik etxetik ikusi nuen. Egia esan inbidia asko eman zidan eta orduan pentsatu nuen, lesiorik ez bazegoen tarteko, saiatu  behar nintzela hurrengo urtean parte hartzen. Antolakuntzan asko saiatzen ari dira eta horrek asko motibatu ninduen.

2- Nola prestatu zinen lasterketaren 16,6 km eta 720 metroko desnibelari aurre egiteko?

Urte osoa daramat kilometro asko entrenatzen eta distantzi aldetik banekien ondo prestatuta nengoela, ez zitzaidala luzea egingo. Kalitatezko entrenamendu motzagoak egun ditut eta egia esan forman onean iritsi nintzen.

3- Zein izan zen momenturik desafiatzaileena lasterketan zehar eta nola gainditu zenuen?

Lasterketa baina bi egun lehenago osaba hil zitzaigun eta zailena pena sentimendu horiek ondo gestionatzea izan da. Berari txapela eskaintzea agur polit bat izango zela pentsatu eta horrekin lortu nuen motibatzea. Pentsamendu horrekin eginq nituen karrerako metro denak eta azkenean oso pozik, helburua lortu nuelako. Txapela eta gainera errekorra jarrita dena borobil irten zitzaidan.

4- Zein izango da zure hurrengo erronka?

Orain pixka bat deskantsatzea tokatze zait. Indarrak hartu eta berriz egingo dut buelta irailean. Hortik urte bukaera arte Euskadiko kopako azken bi karrerak, flysch trail, Behobia… korrituko ditut.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide