Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Amets Aranberri korrikalari zestoarra bigarren sailkatu da Lezo-Jaizkibel mendi lasterketan. Atzo, igandea jokatu zen froga. 350 korrikalarik hartu zuten parte. Aranberrik 1:21:04ko denbora egin zuen, lehenengo sailkatua baino 27 segundo beranduago iritsi zen amaierara.
Sasoi betean dago korrikalari zestoarra. Iragan astean, Kobaz Koba Trail lasterletako Artzei ibilbideko garailea izan zen eta iazko urrian, hirugarren postua eskuratu zuen Zumaiako XII. Flysch Trail lasterketan.