Albisteak

Amets Aranberrik irabazi du Aiako XI. Mendi Lasterketa

Duela egun gutxi elkarrizketatu genuen Amets Aranberri mendi lasterketetan izaten ari den emaitza onak tarteko. Gaur garaipen berri bat lortu du Aian ospatu den XI. Mendi Lasterketa irabazita. Guztira 14 kilometroko lokatzez betetako mendi ibilbidea izan da. Giro euritsu eta hotza, gailurrean elurra ere egin du. Ordubete eta 10 minutu behar izan ditu Ametsek helmugara iristeko. Guztira zazpi zestoarrek hartu dute parte lasterketan. BeƱat Subinasek ordubete eta 19 minutu behar izan ditu, Aritz Elustondok ordubete eta 20 minutu. Parte hartu dute Joseba Aramberri, Ioritz Arantzeta, Julen Telleria, Mikel Illarramendi, Pablo Blanco, Gorka Mantzizidor, Asier Acedo eta Alex Urangak ere.

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide