Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Amilibia baserria eta bere lurrak erosi eta egokitu ahal izateko guztira 390.000euroko aurrekontua behar da. Lehenengo ordainketaren epea 2024ko maiatza da eta crowfundinganaren bitartez ordurako 150.000 euroko kopurua eskuratu nahi dute proiektuaren bultzatzaileek.
amillubi.eus webgunearen bitartez egin daitezke dohaintzak, eta honezkero lehenengo kopuruaren erditik gertu badaude ere babesle gehiago beharrezkoak dira.
Helburu honetarako Koop57 instrumentu finantzarioarioaz baliatu dira. Finantza etiko eta solidarioen testuinguruan lerrokatzen den erakunde honek, hasiera batean, mezenasgorako baliabide teknikoak eskaintzen dizkio proiektuari. Gerora, Biolur eta KOOP57ren arteko aliantza, aurrera begirako estrategia agroekologikoaren baitan garrantzitsua izango da.