Albisteak

Andoni Galarraga omendu zuten ostiralean Iraetan

Andoni Galarraga Sopas getariarra omendu zuten iragan ostiralean Iraetako futbol zelaian. Getariarrarekin futbolean aritutako lagunek eta Zestoa eta Getaria klubetako egungo taldeek partida bana jokatu zuten. Partiden aurretik, lore eskaintza hunkigarria egin zitzaion familiari eta bikotekideari. Ondoren, minutuko isilunea egin zuten Galarragaren omenez eta gurasoek ohorezko sakea atera zuten.

Argazkiak: Joxema Azpeitia




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide