Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Urteak dira Añes Ruizek (Zestoa, 2007) atletismoa egiten duela. Aurrez Azkoitiko eta Azpeitiko Xeye taldean ibilia, Errealeko taldean dabil duela bost bat urte ingurutik. Logroñon egindako Espainiako txapelketarako deitua izan zen Euskadiko Selekzioarekin. Hesiak, altuera jauzia eta luzera jauzia dira gehien praktikatzen dituen modalitateak.
Denboraldi honetan, pista estaliko txapelketan, hiru domina lortu ditu altuera jauzian; Gipuzkoa mailako absolutuetan bigarren postua eskuratu zuen, 18 urte azpikoen mailan ere Gipuzkoako bigarren sailkatu zen, eta 18 urte azpiko Euskadiko txapeldun izatea ere lortu du.
