Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gaur eguerdian herriko zaharrenei oroigarriak eskaini zaizkie Laranjadi plazan. Aurtengo omenduak Angeles Jiménez Espada eta Jose Luis Galdona Astigarraga izan dira. Jose Luis Galdonak ez du bertara joaterik izan, baina Angeles bertan izan da bere 99 urterekin omenaldia jasotzen. Bera da gaur egun Zestoan urte gehian dituena. Berarekin batera, herrian bizi diren 85 eta 88 urte bitarteko guztiei ere omenaldia egin zaie eta bertan izan direnei zapia jarri zaie. Etortzerik izan ez dutenei banatzeaz arduratuko da Udala datozen egunotan.
Idiakaitz Txistulari Taldeak lagunduta, Itxaropena dantza taldeko kideek haurreskua egin die omenduei eta ekitaldiaren bukaeran, Kaiet Kortak bertsoak kantatu dizkie.