Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Irailaren 3rako Antton Ao povo herri ekimeneko kideek antolatutako herri bazkariaren aurretik, argazki herrikoia aterako da eguerdiko 13:00etan, plazan. Egun honetan sinadura bilketako mahaia ere jarrita egongo da eta baita ekimeneko kamisetak salgai ere.
Bazkarirako txartelak oraindik eskura daitezke Portale, Txoko Txiki, Koiote edota gaztetxean (langileak 20 eurotan eta ikasle eta langabetuak 12). Bi menuren artean aukeratu beharko da: saiheskia duena edo beganoa. Beganoa aukeratzen dutenek Portale tabernan soilik erosi ahal izango dute txartela.