Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Laranjadiko txosna-gunerako hiru txosna gehiegi zela baloratuta, aurten Sarek txosna beharrean jantokia jartzea erabaki du. Hori horrela izanik, Laranjadin bi txosna egongo dira: Gazte Asanbladakoa eta mugimendu sozialistakoa. Antton Ao Povo herri ekimenak eta Sarek, berriz, jantokia jarriko dute Kutxa parean. Irailaren 2an, 8an eta 9an ogitartekoak salduko dira. Mahaiak ere izango dira bertan jan ahal izateko. Egun horietan, arratsaldeko 19:30etik hasi eta 23:00ak aldera arte izango da ogitarteko zerbitzua. Jantokia irekitzen den ordutik aurrera, aurrez ere jatekoa eta mahaia enkargatzeko aukera izango da.