Albisteak
Antxieta arkeologi taldea Baioko kobazuloa ikertzen hasiko da
— 2021-09-17Antxieta arkeologia taldeko kideek, datozen bi urteetan Baioko kobazuloan gauzatuko diren ikerketa lanen berri eman zioten irailaren 14an Mikel Arregi alkateari.
Hauen esanetan, Eukal Herriko Unibertsitateko Ramon y Cajaleko ikertzailea den Asier Gomez izango da proiektuaren zuzendari. Berak argitu ditu ikerketa honetan aurreikusten diren fase guztiak. Antxieta taldekoen esanetan, zientzialari talde bikainarekin dator Gomez Zestoako aztarnategi honetara lanera.
Antxieta taldekoek 1990 eta 1998-1999 urteetan, zundaketa lan bat eginez katalogatu zuten Zestoako aztarnategi berezi hau. Printzipioz, dakitena da Gipuzkoako faunarik zaharrena dagoela koba honetan, baina, beste ezustekoren bat aterako denaren esperantza handia omen dute.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide