Antzerki Astea

 

Aurten ere, Zestoako Interpretazio Eskolak antolatutako Antzerki Asteak arrakasta handia izan du. Ekainaren 29an eman zitzaion hasiera Antzerki Asteari eta uztailaren 4an izan zen azken emanaldia. 700 ikusle baino gehiago izan dira antzerkietan. Amancay Gaztañaga zuzendariaren esanetan “700 pertsonatik gora etorri izana oso positiboa da, eskerrak eman nahi dizkiet zestoarrei”. Hiru obra aurkeztu dituzte aurtengo edizioan: Antón Chejov-en “Hartza” komedia, Oscar Wilde-ren “Ernesto izatearen garrantzia” komedia eta Valle-Inclán-en “Lukurreria eta heriotzaren erretaula” esperpentoa. Hiru obra horiek Azpeitian ikusteko aukera izango da urtea amaitu aurretik. Valle-Inclán-en obra Azpeitiako Antzerki Topaketetan izango da eta beste biak Soreasun izango dira ikusgai. Hurrengo urteari begira gogotsu azaldu dira Antzerki Asteko partaideak. Gure youtube kanalean ikus dezakezue Antzerki Asteko partaideekin izan genuen solasaldia.