Albisteak

Antzerki Astea, amaitzear

Bihar amaituko da aurtengo Antzerkia Astea. Gaur, Fadoak entzuten zituen gizona antzezlana eskainiko dute Caravan Parkeko pabiloian eta bihar, Santiaga obra ikusteko aukera izango da.

Emakumeak sorkuntzaren bideak zabaltzen mahai-ingurua.

Zestoako Antzerki Astearen bederatzigarren edizioa amaierara iristen ari da. Astelehenean eman zioten hasiera aurtengo edizioari eta bihar, igandea amaituko da. Egun guzti hauetan zehar, hamarnaka lagunek gozatu dute Iluntzean, Guateke eta Atzerrian lurra garratz antzezlanez.

Atzo, ostirala Emakumeak sorkuntzaren bideak zabaltzen gaia oinarri hartuta, mahai ingurua eskaini zuten Aizpea Goenaga, Olatz Beobide, Erika Olaizola eta Nerea Arriola Kultur Etxeko areto nagusian. Zuriñe Maguregi Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikus-entzunezko proiektuen kudeatzailea aritu zen moderatzaile lanetan.

Guar, larunbata, Fadoak entzuten zituen gizona obra eskainiko dute Kepa Errasti, Iñigo Aranbarri eta Ane Gabarain aktoreek, Getari Etxegarai zuzendariaren gidaritzapean. Igandean, berriz, Mikel Ibargurenek zuzendutako Santiaga antzezlana antzeztuko arte eszenikoen eskolako gaztetxoek. Gaurko emanaldirako sarrera guztiak agortuta daudela jakinarazi dute Eromeneko kideek baina biharko sarrera batzuk gelditzen direla gogorarazi dute. Sarrerak Turirmo Bulegoan eskura daitezke.




https://danbolin.eus/wp-content/uploads/2024/05/azokad_Mesa-de-trabajo-1-scaled.jpg