Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Antzerki Astearen hamargarren edizioa egiten ari dira egunotan. Aurtengo antzezlanak gaur iritsiko da erdira, eta orain artekoak oso arrakastatsuak izan dira. Atzo, asteartea, Zergatik ez hitz egin Martinari buruz? hizketaldia izan zen Caravan Parkeko aretoan.
Miren Amuriza eta Juan Alberto Gaztañaga izan ziren atzoko gonbidatuak, eta Eromeneko Amancay Gaztañaga eta Goizane Barroso arduratu ziren saioa gidatzeaz. Martin Martina pertsonaia omendu nahi zuten Eromeneko kideek. “Martin Martina bezalako pertsonei eskeri pertsona eta izaera ezberdinak daude, eta horrek herri bati irekiera ematen dio. Urtero nahiko genuke beste garai batean zerbait artistikora dedikatu den herritarren bat bere bizipenak kontatzeko” azaldu dute antoaltzaileek. Juan Alberto Gaztañaga izan da lehen gonbidatua, eta bere bizipenak elkarbanatu zituen bertaratu zirenekin. Miren Amuriza, berriz, bertsotan aritu zen hitzaldiko zenbait unetan.
Hemen datozen egunetako egitarua: