Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

2017ko martxoaren 10ean hasiko da Korrika Otxandion, eta apirilaren 9an amaituko da Iruñean. Bitarte horretan Euskal Herrian barrena ibiliko da AEKk antolatutako euskararen aldeko martxa.
Antolatzaileek argitaratu berri duten ibilbidean agertzen denez apirilaren 5ean (asteazkena) goizeko 3:51an iritsiko da Korrika Zestoara. Beheko argazkian ikus dezakezue ibilbidea osorik.
Familian, elkartean, lagunartean… kilometroen lekukoa eraman nahi baduzue, KORRIKA bulegoekin harremanetan jarri, kilometro zehatza hartzeko eta diru ekarpena egiteko. Urtarrilaren 23tik aurrera kilometroen erreserba hasiko da. Gipuzkoa barneko kilometroak erreserbatzeko 946 464 000 telefonora deitu edo gipuzkoa@korrika.eus helbidera idatzi beharko da.
IRUZKINDU