Albisteak

Apirileko egitaraua iragarri du Gaztelekuak

Hilaren 1ean hasiko dituzte apirileko ekintzak Gaztelekuan. Hilabete honetan ere egitarau oparoa izango dute haur eta gaztetxoek:

1-28: udaleku irekietako, kirol udalekuetako eta uda gazteko izen-emateak. Informazioa: www.zestoagazte.zestoa.eus

1: Aste Santuko ekintzetako izen-emateak, gaztelekuan. DBH eta 3. zikloa.

13: Sukaldaritza-tailerra: patata-tortila, gaztelekuan (DBH eta 3. zikloa). Aurrez izena eman behar da gaztelekuan. Izena emateko azken eguna: apirilak 1.

14: Salting-Iruña-ra irteera, gaztelekutik (DBH eta 3. zikloa). Irteera: 12:00etan, gurutzetik. Itzulera: 18:00etan, gurutzean. Aurrez izena eman behar da gaztelekuan (10€). Izena emateko azken eguna: apirilak 1.

18: Zestoako udalekuetarako aurrez aurreko izen-emateak gaztelekuan. 17:00etatik 19:00etara.

20 eta 27: Sukaldaritza-tailerra: brownie-ak, gaztelekuan (3. zikloa). Aurrez izena eman behar da gaztelekuan.

22: Sukaldaritza-tailerra: brownie-ak, gaztelekuan (DBH). Aurrez izena eman behar da gaztelekuan.

28: Zestoako udalekuetarako aurrez aurreko izen-emateak gaztelekuan. 17:00etatik 19:00etara.

Haurrentzat jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin:

  •  21: Aizarnan eta Zestoako herrigunean.
  •  28: Arroabean.
  • Barbantxoren saioetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da gaztelekuko whatsapp zenbakian (688 684 029).



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide