Apustuak
— 2018-11-05Igande arratsaldean pelota partidua ikusten egon nintzen Euskal Telebistan, finalak hurbiltzen ari direla eta zein izango diren finalistak jakin nahirik edo… Partiduaren tartean hainbat “anuntzio” (beti berdinak noski) eman eta eman. Baina gehien kezkatu ninduena apustu etxe baten anuntzioa izan zen. Ez dakit zenbat aldiz ikusi nuen eta nere burua bueltaka: nola da posible telebista publiko baten anuntzio hori behin eta berriz ematea? Denok dakigu apustuak eta jokoak gaixotasuna sortzen duela, hau da, ludopatia benetako arazo bat dela gure gizartean.
Aurreko batean irakurri nuen apustuak “boskoiztu” egin direla. Tabernetan ditugu apustuak egiteko makinak, mugikorretatik ere egin al dira. Eta apustuak egiten omen dituzten gehienak gazteak omen dira. Ludopatia benetako arazo bat da sufritzen duenarentzat, noski, baina baita bere inguru guztiarentzako.
Eta gaitz honen aurkako kanpaina egin beharrean, gure telebista publikoa apustuak sustatzen… Ez dakit, edo nire buru honek buelta gehiegi ematen ditu, ala gure buruak erabat joaten ari zaizkigu guztiori!
Egia esan horrek bakarrik ez zidan deitu atentzioa: erabat gizonena den frontoiko giro horretan (epaileak, botileroak… denak gizonezkoak), zer egiten du beti emakume ile luze eta ezpain gorri batek Coca Colaren mostradoretxoaren atzean? Horra hurrengo baterako gaia.
Egin zaitez bazkide