Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoa Osasuntsu egitasmoak eta Zestoako Zaintza Sareak antolatuta, Aralarko San Migelera egunpasa egingo dute bihar, ostirala.
Irteera goizeko 8:20an izango da, Kiroldegitik. Egunaren plangintzari dagokionez, lehendabizi Mendukiloko koba bisitatuko dute. Ondoren, Iribas herritik 5 kilometro inguruko uraren ibilbidea egingo dute. Jarraian, antolakuntzak eskainitako mokadutxoa hartuko dute.
Bazkaria San Miguel Santutegiko jatetxean izango da. Bazkalostean, ingurua eta Lekunberriko Plazaolako bide berdea ezagutuko dituzte. Zestoara itzulera 19:30ak aldera aurreikusten da.