Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

XI. Gurutzeaga saria jokatu da gaur arratsaldean Zestoan. Kadete mailako 180 txirrindularik hartu dute parte lasterketan. Jon Cardona irundarrak eskuratu du lehen postua. Aratz Unanue iraetarra izan da bigarren, eta Danel Beristain zumaiarra, hirugarren. Irati Arangurenek aurreneko postua eskuratu du, eta taldeen sailkapenean Irundarra taldearentzat izan da saria.