Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Haizea lagun, baina giro bikainarekin egin dute Arauntza mendira itzulia 37 lagun inguruk gaur goizean. Autobusez Azpeitira joan eta handik Arauntzako gurutzea eginda Lasaora jaitsi dira. Bide gorritik etorri dira Zestoara. Gailurrean, Marea Urdineko 40 MLK Erronka izan dute gogoan argazkia atereaz eta Lasaora jaitsitakoan, berriz, Korrikaren amaierarekin bat eginez haurrek dantza inprobisatu dute.