Albisteak

Ardo dastaketa ezberdinak antolatu ditu Laiakek urrirako

Urrian antolatu ohi du urtero Laiak dendak ardo dastaketa. Aurtengoan ere ezin izan dute horrelakorik egin baina ez dira eskuak gurutzatuta geratu. Hilabete guztian zehar ardo dastaketa ezberdinak antolatu dituzte.
Urriaren 8an egingo dute lehen dastaketa. Mahats ezberdinekin egindako ardo beltzak probatzeko aukera izango da. Urriaren 14an, El Ternero upategiko ardoak izango dira dastagai. 22an, mahats ezberdinekin egindako ardo zurien dastaketa itsua egingo dute eta urriaren 29an, hilabeteari amaiera emateko, jatorri ezberdineko mahats berdinekin egindako ardo beltzak dastatu ahal izango dituzte bertaratzen direnek. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da Laiaken.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide