Albisteak
Ardoaren hilabetea antolatu du Laiak dendak
— 2019-10-07Hilabete berezia izango da urria Laiak dendan. Ardoaren hilabetea antolatu dute eta hainbat dastaketa antolatu dituzte hil guztian zehar. Aste bakoitzean ardo bat izango da protagonista eta lehen astean, Espainiako ardoen txanda izan da.
Aste honetan, Galiziako ardoen txanda izango da. Bihar, asteartea, Ribera Sacara-ko ardoen dastaketa egingo dute eta Regina Viarium upategiko ardoak dastatzeko aukera izango da . Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute.
Hirugarren astean, euskal jatorriko ardoak izango dira nagusi eta larunbat horretan, hilak 19, VI. Laiak ardo dastaketa egingo dute. Eguerdiko 12:30etatik 14:30ak bitartean, zortzi upategi ezberdinetako ardoez gozatzeko aukera izango da, hainbat pintxoz lagunduta. Hilabetea amaitzeko, laugarren astean, jatorri ezberdinetako ardo bereziek hartuko dute lekukoa eta azken astean, berriz, mundu mailako ardoek itxiko dute hilabetea.
Egin zaitez bazkide