Albisteak

ARETO FUTBOL TXAPELKETA ANTOLATU DUTE AEK-KO IKASLEEK

 

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Zestoako AEK-ko ikasleek egun hori ospatzeko areto futbol txapelketa antolatu dute. Txapelketaren leloa “EMAN OSTIKOA BALOIARI ETA HITZA EUSKARARI!” izango da. Atolatzaileek zestoar guztiak gonbidatzen dituzte txapelketa horretan parte hartzera.

Udal kiroldegian izango da txapelketa, abenduaren 3an arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Izena emateko baldintzak ondorengo hauek dira:

-16 urtetik aurrera
-5 partaide gutxienez, 7 gehienez
-Taldeek mixtoak izan behar dute
-15 minutuko partidak izango dira
-Hasieran ligaxka jokatuko da eta ondoren, kanporaketa
-Irabazleentzat, ERRIGORAKO SASKI EDERRA!

IZENA EMATEKO: Idatzi Zestoako AEK-ren facebookera mezu bat taldearen eta partaideen
izenekin. Azken eguna: azaroaren 30a.

EMAN OSTIKOA BALOIARI ETA HITZA EUSKARARI!

Futbitokartela (1) web




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide