Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

V. Goilurrak Rallya ospatu zen atzo, eta lehiaketako txandetako bat Endoia, Itziar eta Azkoitiko Madariaga auzoen artean izan zen. Guztira 14,58 kilometroko zatia zen hau eta goizeko 9:15ean atera zen aurreneko autoa lehen txandan Baltzolaberri baserri ingurutik. Auto gidarien artean zen Aritz Iriondo “Akulu” auzotarra. Guztira 60 autotik gora ziren parte hartzen.