Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Atzo, astelehenez, hasi eta uztailaren 18ra bitartean, 204 gaztetxok parte hartuko dute Zestoako Udalak antolatutako udako programetan. Hiru programa hauek aurrera eramateko, Udalak 24 begirale eta 2 koordinatzaile kontratatu ditu.
Udaleku irekietan, 2 eta 8 urte bitarteko umeen artean, 108 izen-emate jaso dira. Lehen txandan 100 haur ari dira parte hartzen, eta bigarren txandan 85 izango dira. Kirol udalekuetan, berriz, 9 eta 12 urte bitarteko 83 haurrek eman dute izena. Lehen txandan 79 haur izango dira, eta bigarrenean 72. Uda Gazte udalekuetan, 12 eta 16 urte bitarteko 21 nerabek parte hartuko dute guztira. Lehen txandan 17 gazte ariko dira, eta bigarrenean 16.
Hona hemen atzo, astelehenez, bildutako zenbait irudi:

