Albisteak
[ARGAZKIAK] Aralarko San Migelera egunpasa egin zuten ostiralean 40 lagun inguruk
— 2025-06-24Pasa den ostiralean, hilak 20, 40 lagun inguruk egunpasa egin zuten Aralarko San Migelera, Zestoa Osasuntsu eta Zestoako Zaintza Sarearen antolakuntzapean. Goizean goiz abiatu ziren, eta lehen geldialdia Mendukiloko kobaren bisita izan zen.
Ondoren, Iribas herritik 5 kilometro inguruko uraren ibilbidea egin zuten. Eguna borobiltzeko, San Migel Santutegiko jatetxean bazkaldu, eta arratsaldean, ingurua ezagutzeko aukera izan zuten, baita Lekunberriko Plazaolako bide berdea ere.
Hona hemen egunpasan parte hartu zutenek ateratako hainbat argazki:
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide