Albisteak
Garikoitz Mendizabalek Philips Orkestra Sinfonikoarekin jo du Herbehereetan
— 2025-06-24Garikoitz Mendizabal musikari eta txistulari zestoarrak Herbehereetako Eindhoven hirian eskaini zuen kontzertua pasa den ekainaren 22an, Philips Orkestra Sinfonikoarekin batera. Orkestra horretako zuzendari titularra Txemi Etxebarria bergararra da, eta bien arteko harremana Garikoitz Bilboko Txistularien buru zela eta Euskadiko Orkestrarekin grabatutako Gutizia diskoaren lanetan sortu zen.
Garikoitzen hitzetan, Txemik betidanik izan du euskal musika bere programetan txertatzeko nahia, eta oraingo elkarlanari esker hori gauzatu ahal izan dute. Pozarren esan digu Garikoitzek leku izugarri batean aurkeztu zutela lana, jende ugari bertaratzeaz gain, ikusleen erantzuna “bikaina” izan zela. “Harrituta gelditzen dira flauta xinple batek horrelako lana bakarlari gisa nola egin dezakeen ikusita” adierazi du. Azkenik, azpimarratu du honelako lanek aukera ematen dutela euskal kultura eta sinboloak mundura zabaltzeko.
Etorkizuneko lanak
Datozen hilabeteetan mundu mailako proiektu esanguratsuekin jarraituko du txistulariak. Irailaren 13an, Sagrebeko Orkestra Sinfonikoarekin grabatuko du Vivaldiren flauta kontzertua. Urriaren 12an, San Frantziskora bidaiatuko du, txistu eta piano errezitaldi bat eskaintzera. Urriaren 18an eta 19an, berriz, Montrealeko Quebec hiriko Orkestra Sinfonikoarekin joko du.
Hona hemen kontzertuko hainbat irudi:
Egin zaitez bazkide