Albisteak
[ARGAZKIAK] San Joan bezperako gau magikoan suaren inguruan elkartu dira herritarrak batean eta bestean
— 2025-06-24San Joan gauean ohiturari eutsiz hainbat baserri ataritan egin zen bart sua. Zestoako plazan, Aizarnan eta Arroabean egindako suen argazkiak dakartzagu jarraian.
Zestoan, urtero bezala Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta Itxaropenako kideek eta hainbat herritarrek egin zuten dantza suaren inguruan. Aizarnan, Aranburu aurreko zelaian egin zuten sua. Su txikiaren gainean saltoka aritu ziren haurrak. Arroabean, berriz, Mirari eta Aintzaneren erromeriarekin hasi zuten San Joan bezpera eta ondoren, eskolaren atzeko aldean, Sakulupeko parkean, egin zuten sua.
Aizarna
Arroabea
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide