Albisteak
[ARGAZKIAK] 204 haur eta nerabek parte hartuko dute aurtengo udalekuetan
— 2025-06-24Atzo, astelehenez, hasi eta uztailaren 18ra bitartean, 204 gaztetxok parte hartuko dute Zestoako Udalak antolatutako udako programetan. Hiru programa hauek aurrera eramateko, Udalak 24 begirale eta 2 koordinatzaile kontratatu ditu.
Udaleku irekietan, 2 eta 8 urte bitarteko umeen artean, 108 izen-emate jaso dira. Lehen txandan 100 haur ari dira parte hartzen, eta bigarren txandan 85 izango dira. Kirol udalekuetan, berriz, 9 eta 12 urte bitarteko 83 haurrek eman dute izena. Lehen txandan 79 haur izango dira, eta bigarrenean 72. Uda Gazte udalekuetan, 12 eta 16 urte bitarteko 21 nerabek parte hartuko dute guztira. Lehen txandan 17 gazte ariko dira, eta bigarrenean 16.
Hona hemen atzo, astelehenez, bildutako zenbait irudi:
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide