Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, 25 lagun elkartu dira Gurutze Jubilatu eta pentsiodunen elkarteak gaur egin duen ibilaldian. Ondoren mokadutxoa ere egin dute Gurutze jubilatuen tabernan.
Bihar emango zaio amaiera Jubilatuen Asteari. Ohiko elkarte bazkaria egingo dute Zumaiako Marina Berri jatetxean. Lehenik 12:30ean urtean zehar hil diren bazkideen aldeko meza izango da. Nahi duenarentzat autobus zerbitzua ere jarriko da Gurutzetik.