Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Tolare igoerarekin eman diote umeen egunari hasiera Arroagoian. Guztira 14 izan dira parte hartu duten korrikalariak.
Sari banaketa amaituta, Altxorraren bila egin dute eta 14:00etan bazkaria izango dute.
Arratsaldean jolasak izango dituzte haurrek eta 17:30ean apar festa eta txokolatada. Gaueko 23:00etan Joselu Anaiekin erromeria izango da. Tartean otarraren zozketa eta argazki lehiaketako irabazlea nor izan den ere jakinaraziko dute.
Jaiei Dj Olber auzotarrak emango die amaiera.
