Albisteak

[ARGAZKIAK] Abian da Herri Hezitzaile prozesu parte-hartzailea Arroabean

Atzo eman zioten hasiera Arroabearrek, Herri Hezitzailea prozesu parte hartzaileari. Zestoako udalak bultzatua eta OinHerri elkartearen gidaritzapean, Herri Hezitzaileren filosofiatik auzo bizitzaren diagnostikoa egin, erronkak identifikatu eta plangintza bat prestatzea da helburua.

Atzoko saioan hogei bat pertsona bildu ziren, norbanakoak, Sakulupe Guraso Elkartea, Jai Batzordea, Arroako Gaztetxeko kideak, Ezkaizto Auzo Elkartea, haurreskolako ordezkaria eta eskolako zuzendaria, Bakun eta Udaleko ordezkariak, OinHerriko Maite Azpiazu hezitzailearen proposamenak lantzen. Arroabeko indargune eta ahulguneak jorratu ziren bertan. Hiru taldetan, ikaskuntzak eta erronkak eztabaidatu ziren, jarduera eta auzotarren arteko lankidetza, auzoaren kokapen estrategikoa eta boluntario talde konprometituen existentzia nabarmenduz. Hala ere, egungo taldeetan aktiboki parte hartzen ez duten bizilagunak integratzeko beharra adierazi zen. Horrela, hurrengo saioei aurre egiteko erronkak identifikatu ziren, hainbat talderen integrazioa eta batasuna barne.

Ez da lehenengo aldia Arroabea horrelako parte-hartze prozesuetan murgiltzen dena, izan ere 2016an izan zuen harremana, auzoak, OinHerrirekin eta oraingo prozesu hau ordutik egindako lanari jarraipena ematera dator.

Beste bi saio egingo dira

2. SAIOA, otsailak 6, 18:00-20:00: Hezkuntzarako herri estrategia (nora joan nahi dugu?)
Herri hezitzailearen filosofiak, hezkuntzatik herri estrategia aberasteko ematen dituen aukerak mahai gaineratuko dira. Herri bezala ipar konpartitu bat eraikiko da, hezkuntzatik burutzen diren egitasmo guztientzako testuingurua kokatuz. Norabide horretan erronkak definituko dira eta lehentasunak adostu.

3. SAIOA, martxoak 12, 18:00-20:00: Plangintza partekatua (nola joango gara?)
Arroabeko hezkuntza elkargunea ezaugarrituko da azken saioan. Aurreko saioan definitutako ipar partekaturantz joateko, guztien elkarlanerako gunea izango den elkarguneari forma emanez. Hezkuntza elkargune ezaugarrituko da; maiztasuna, funtzionamendua, elkarrekin egin ditzakegun ekintzak eta baliabideak identifikatuz. Plangintza partekatua definituko da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide