Albisteak

[ARGAZKIAK] Abian da Irakurle Gazteen Kluba

Euskara Foroaren iniziatibaz, eta Liburutegia eta Danbolinen laguntzarekin, Irakurle Gazteen Kluba jarri da martxan gaur arratsaldean liburutegian. Zortzi-bederatzi urteko hamabost haurrekin eman zaio ekimenari hasiera, eta probaldiaren ondoren izen-ematea irekitzea da asmoa. “Herriko haurren artean badira irakurzaleak, eta beraientzat sortu dugu kluba” esan du Itsaso Zubiria liburutegiko arduradunak: “elkarrekin irakurtzeko aukera eskaini eta leitzeko duten zaletasun horren su txikia mantentzeko”.

Alaine Agirreren “Hau ez da zoo bat!” izango da aurrena irakurriko duten liburua. Aurreneko bi kapituluak irakurri dituzte gaurko saioan bertan eta jarraipenerako orri-markatzekoa ere egin dute eskulan modura. Urtarrilaren 2an izango dute hurrengo hitzordua eta ordurako etxean irakurrita eraman beharko dituzte beste kapitulu batzuk.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide