Albisteak

[ARGAZKIAK] Amabirjin eguneko goizak eman duena iruditan

Dultzaineroen dianarekin esnatu da herria eta jarraian Idiakaitz txistulari taldeak eta bandak ere egin dute kalejira. Txikienek hondarrezko eskulturak itzalean egiten nahiko lan izan dute. Meza ondoren, udal ordezkarien dantzaurrea izan da Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta. Mikel Arregi, alkateak, aurreskua egin dio atzo txupinazoa bota zuen Naroa Agirre pilotariari. Jarraian bandaren kontzertua izan da.

Hemen arratsaldeko egitaraua:

17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.

18.00. Zirkokoloretsu ikuskizuna umeentzat, kultur etxe atarian.

18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Inoiz Ez, Rodeo, Ezpalak.

18:00. Lehen zekorketa. Toreatzailea: Pedro Luis. Ordezkoa: Sergio García. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.

Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.

19:30. Pilota partidak frontoi zaharrean: Goiuri Zabaleta – Naroa Agirre / Iera Iturriaga – Maite Mujika. Sasiain – Olaiz / Odriozola – Alonso.

22:00. Willis Drumond + MICE + Dj Olber, Laranjadin.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide