Albisteak
[ARGAZKIAK] Arabiera ikasten hasi dira gaur herriko hogeita bost haur inguru
— 2022-10-01Haurrentzako arabiar ikastaroak martxan dira berriz. Gaur goizean eman diote ikasturteari hasiera eta 25 haur inguru elkartu dira bi taldatan banatuta. Larunbat eta igande goizetan izango dira ikasturte honetan ere eskolak, aurten, gaztelekuan. Antoltzaileek azaldu dute herriko haur guztiei zuzendutako ikastaroa dela. Ikasleak bi taldetan banatu dira: 5 eta 7 urte bitartekoak edota oraindik arabiera gutxi dakitenak, goizeko 11:00etatik 12:30era, eta 8 eta 12 urte bitartekoak, 12:30etatik 14:00etara. Gaztelekuko gelan arabiera, gaztelera eta euskara, hiru hizkuntza entzuten ziren nahasian gaur goizean zehar. Haurrek alfabetoko aurreneko hizkiak ahoskatzen eta idazten ikasi dute aurreneko egunean.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide