Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Egun guztian zehar ibili dira Zestoako santa eskeko taldeko kideak herriko baserri eta kaleak alaitzen. Goiz partean Etorra eta Sastarrain bailarak eta herriko kaleak pasa dituzte. Eguerdian bazkaltzeko tartea hartu dute. Ipintza elkartean egin dute mokadua. Mikel Aristi omendu dute, urte guzti hauetan santa eskaleei jatorduak prestatzen egindako lanagatik.
Bazkalondoren, indarrak hartuta, San Juan egoitzara joan dira, eta handik Akoara. Bertan bukatu dute aurtengo ibilbidea. Eguna ez da bukatu ordea. Izan ere, iluntzean bertso afaria egingo dute Gure Txokoa elkartean, Jon Maia eta Jone Uria bertsolariekin.