Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Umeen eguna izan zen atzo, ostirala. Goizean goizetik jolasak eta bazkaria izan zituzten eta indarrez jarraitzen zutenentzat, arratsaldean puzgarriak, aurpegi margoketa, txapak eta pultserak egiteko tailerrak, mural margoketa eta apar festa.
Iluntze partetik aurrera haurrak ez zirenek izan zuten gozaturik handiena. Punttu Kakotx elektrotxarangarekin hasi zen poteo garaian giroa berotzen, eta herri afariaren ondoren, Bide Batez taldearekin erromeria eta Dj Costmix eta Dj M&M-ekin goizaldera arte iraun zuen jai giroak.
Gaur ere izango da non gozatua:
Uztailak 19, larunbata
11:00 Paella lehiaketa
14:00 Kuadrilen bazkaria
17:30: Albara Ganadutegiko enbolatuak Joxe Migel plazan. Ondoren, Zumaiko Karropoteua
23:00 Bikabi, La Txama eta Dj Indate




