Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Giro bikainarekin hasi zituzten atzo, abuztuak 14, Aizarnako festak. Arratsaldeko 18:00etan bota zuten txupinazoa, azken urtean guraso izan diren auzotarrek eta jarraian buruhandi eta trikitilariek festa giroa piztu zuten. Gazte zein heldu, mozorroturik azaldu ziren plaza kolore eta humorez betez. Ondoren herri afaria egin zuten pilotalekuan eta Olgetan erromeriarekin amaitu zuten eguna.
Gaur festak jarraituko du, ikusi egitaraua hemen.


