Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Gazte Asanbladak datozen asteetarako hainbat ekintza antolatu ditu. Horien artean, atzo arratsaldean Iago Magoren magia ikuskizuna izan zen garai bateko Elizondo zineman. Ondoren, Displasy eta Tiratxinas taldeek kontzertuak eskaini zituzten.
Ekainaren 9an, umeen eguna ospatuko dute, eta egun horretarako altxorraren bila jolasa eta txotxongilo emanaldia antolatu dituzte. Ekainaren 10ean, berriz, Erresistentzia jaialdia egingo dute, eta 16an, Aukerak giltzapean dokumentala ikusteko aukera egongo da.