Albisteak

[ARGAZKIAK] Aurrera jarraitzen du Arkeologia Asteak

Baio eta Amabiturrietako aztarnategiei buruz aritu zen atzoko hitzaldian Asier Gomez EHU Euskal Herriko Unibertsitateko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzaileak. Goraino bete ze atzo ere Alondero aretoa.

Antxieta arkeologia taldekoek, 1990ean eta 1998-1999 bitartean Baion egindako zundaketaren ikerketa sakonagoa egiten ari dira azken ia bi urte hauetan. Egindako frogen emaitzak falta zaizkie oraindik eta galdera asko daude erantzuteko, baina printzipioz, dakitena da Gipuzkoako faunarik zaharrena dagoela koba honetan.

Astearekin amaitzeko, igandean, Antxieta Arkeologoa Taldearen eskutik, Zestoa eta inguruko bailarako historiaurreari buruzko erakusketa izango da ikusgai arkupetan. Hitzordua goizeko 11:00etatik eguerdiko 15:00etara bitartean izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide